XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KALAMAX - Bai, ni astolapiko galanta, baina nork eman zion komedianteari lezioa?

Halako batean arraultze (arraultza) bat atera du eta ahotik sartu eta zeratik... popatik atera hasi da. Orduan, Kalamax-ek... Tira, baina, hontaz aurrerakoa berak hobeki kontatuko digu.

KALAMAX - Nik ere baietz egin hori, esan nion komedianteari; eta gero plazako jendeari: Ekar ezazue herrian den arraultzerik handiena, eta ahoko zulotik sartuta, atzekotik (gibelekotik) atera baietz neuk ere. Ekarri zidaten, gezurrik esateke (esan gabe), kalabaza baino handiagoko arraultzea, eta orduantxe bai damutu nintzela neure oilarkeriaz. Larritasun hartan izerdi tantoak ere atera zitzaizkidan. Baina, jende guztia begira nuen eta zerbait egin behar lotsagarri geldituko ez banintzen. Begiak itxi (hertsi) nituen, eta gehiago begiratu gabe, zapla! sartu nuen oso-osorik eztarrian barrena.

ANTTON - Zintzurreko zulotik sartu, bai, baina ezin irentsi... Zer uste huen? Arraultzea irestea hire tabernako ardoa zanga-zanga edatea zela? Ai, gizagaisoa.

KALAMAX - Gizonok oiloak baino ahulagoak ote gara, bada, Antton? Oiloaren ipurtzulotik hain aisa lerratzen (labaintzen) den gauzak, neure eztarri zuloan planto egin? Nork pentsa halakorik gerta zekidakeenik?

PERU JAUNA - Astolapikoa hi galanta!

PERU JAUNA - Zer lezio? KALAMAX - Zaude, Peru jauna, zaude... Non ari ginen? A, bai! Egundoko estuasunean aurkitu nintzen neure arraultzearekin, ez aurrera, ez atzera.